XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arren, har itzazu zure neurriak hartzerik baldin ba-dago ene senarrari bidaldi hontan ezer txarrik gerta ez dakion, zeren bartarratsean lokamutsak (175) Pesadilla izan baititut ene senarra herensuge (176) Dragón batekin borrokan ari, haren atzaparpetan odolusturik galdu zela.

Amando, Cariberto-ren eta bere alabaren gutunak (177) Carta jaso zituenean, hain zuzen, Eneko Agerroa-rekin zegoen.

Hau, berriz ere, gauzak zuzendu zirela-ta, etxeratzeko eskabidea egiten ari zitzaion.

- Baietz esango nizuke, arestian Tolosa-tik ene suiaren eta alabaren gutunak jaso ez banitu, baina presiski, gutunok irakurriz zutzaz gogoratu naiz.

- Egikizun labur bat bete dezazun gura nuke eta amaitu bezain laster joan zaitezke Aberasturi-ra.

- Zer gertatzen da ba? Zer egikizun nahi didazu bizkarreratu? - Zelataritza menturatxo bat (178)Aventurilla de espionaje: dozena bat gudamutil hauta, zangar bezain zuhurrak (179) Tan valientes como prudentes eta gainera odol-hotzak eta Clichy-runtz atera zaitez ahal duzun lasterrena.